Aurtengoa, hamaikagarren ikasturtea dute jardun horretan, urtero gai ugari jorratuz. 2.600 ikasle inguru ari da proiektuan beraien ikas-komunitate osoaren inplikazioarekin.
Aurtengo gaia, “Mugikortasuna eta osasuna” da eta adinari egokitutako diagnostikoa eta ekintzak burutu dituzte. Txikienek, horma-irudi eta marrazkien bidez nola mugitzen diren aztertzen ari dira, eskolara oinez, autoz edo autobusez joaten diren, egunero ariketa fisikoa egitearen garrantziaz jabetzen, trafikoak sortzen duen zarata eta kutsadura eta herri lasai batek dituen onurak aztertu dituzte, herritarren ohiturak ezagutu… Zergatik ez eskolara oinez eta lagun artean joateko ohitura berreskuratu, lehen egiten zen bezala?
Bigarren hezkuntzakoek ere eguneroko ohituretan oinez eta bizikletaz mugitzeak dituen abantailak ezagutu dituzte, alderdi horien inguruan herritarrekin galdetegiak bete dituztelarik. Trafikoak gure osasunarengan duten eragina ikertzen ere aritu dira: kutsadura atmosferikoa, zarata, alergiak, sedentarismo ohiturak… Beraz, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergoa eta goi mailako zikloen arteko ikasleak ari dira lanean, herria geroz eta jasangarriagoa bilakatzen laguntzeko.