Patxi Zubizarreta izan da epaimahaiaren ustez gutun onenaren idazlea, eta saria jasotzean literatura, ''gaueko hitzak'', sentimenduak adierazteko tresna moduan aldarrikatu du. Bigarren saria bitan banatu dute Eneko Barberenaren eta Ainara Elizondoren artean, eta bergarar onenaren saria Ainhoa Pardinak eskuratu du. Maria Oses arrasatearrarentzat izan da gazte saileko saria. Saria jasotzearekin bat, irabazle guztiek euren gutuna irakurri dute Bergarako Musika Eskolako soka taldeak lagunduta.
Epaimahaiko kide izan den Arianne Unamunok adierazi du oso gutun originalak izan direla aurtengoak: "Bikotekideari idatzitakoez gain, bestelako pertsona zein gauzei idatzitakoak ere egon dira, esaterako, topografiari". Nabarmendu du gazteek ere hartu dutela parte eta hori lehiaketarendako arrakasta dela