09:50ean irten da Herrera de la Manchako espetxetik Mikel Askasibar. Zain zituen Aska-k Bergaratik eta Zarauztik –familiak bertan du bizitokia– kartzelaraino lehen harrera egitera joandakoak, lagunak eta senideak, 40 lagun inguru denera.
Kartzelatik irtenda, muxuz eta besarkadaz hartu dute 25 urte preso egin dituen Askasibar –1991n atxilotu zuten, poliziarekin enfrentamendu bat izan eta gero; ETAko kide izateagatik zigortu zuten–.
Askasibarrek azaldu du, irten aurretik ordu erdi egin duela patioan gainerako euskal presoekin –dozena inguru dira Herreran–, eta "gogorra" egin zaiola haiek agurtzea. Harrera egin diotenen artean, berriz, berarekin kartzelan egondako beste bi lagun zeuden, horietako bat Pablo Gorostiaga, Laudioko alkate ohia.