Mari Carmen Barrenetxea (PSE-EE): "Herritarrek beste behin erakutsi dute inposizio-politiken aurka daudela, atez atekoaren kontra bozkatuz"

Eneko Azkarate 2015ko aza. 30a, 12:45
Mari Carmen Barrenetxea, PSE-EEren bozeramailea Bergarako Udalean.

Herritarrak zoriondu nahi izan ditu Bergarako PSE-EEk, hiri hondakinen gaineko herri galdeketan erakutsi duten jarrera "eredugarri eta baketsuaren" bidez, argi utzi dutelako zein sistema nahi duten.

Bergarako Udaleko PSE-EEren bozeramaile Mari Carmen Barrenetxeak azaldu du PSE-EEk "herri galdeketa babestu" duela, nahiz eta argi utzi nahi izan duen sozialistengatik izan balitz, "Bilduk ezarritako atez atekoa" kenduko zutela "herritarrei berriro galdetu" barik. "Bergarako herritarrek urteak daramatzate inposizio hau arbuiatzen; baita 2013ko azaroan egin zen galdeketaren bidez ere. Horregatik, Bergarako sozialistok eskatu genien herritarrei edukiontzien sistemaren alde bozkatu zezatela" esan du Barrenetxeak.

Atez atekoaren "inposizioa zentzugabekeria erabatekoa" izan da dio Barrenetxeak. Batetik, alde sozialetik begiratuta, "gehienek nahi ez duten batze sistema inposatzen" duelako eta, bestetik, alde ekonomikotik begiratuta, atez atekoaren gastua, "Bergarako Udalaren ahalmenen gainetik" dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak