Aurten oraingoz, udal Gizarte Zerbitzuek 33 interbentzio egin dituzte eta horietatik 8 izan dira kasu berriak. Indarkeria motaren arabera banatuta, eraso psikologikoak %75ak jasan ditu, indarkeria fisikoa %62,5ek eta eraso sexualak %25ek. Adinari dagokionez, %37,5ak 31 eta 40 urte artean ditu, %25ak 18 eta 30 artean, eta, jatorriri begiratuta, %62a Euskal Autonomia Erkidegokoa da, %12,5a Espainiako erkidego bateko eta %25 da beste estatu batekoa.
Erasotzaileen %75 bikotekidea ala bikotekide ohia izan da, jatorriz, %50a Euskal Autonomia Erkidegokoa, %25 beste autonomia batekoa eta %25 beste estatu batekoa.
Udalari dagokionez, eskaintzen dituen laguntza moten arabera, 14 erasoturi laguntza psikologikoa eman zaie, 13ri aholkularitza juridikoa (horietatik bat, Aldundiaren bitartez) eta batek alojamendu laguntza behar izan du Udalak emaniko datuen arabera.
Hala, azaroaren 25eko ekintzetan parte hartzeko deia ere luzatu du Bergarako Udalak. Hiru dira egingo diren ekintzak:
- Azaroak 25, 11:30ean, Ipintza institutuan, elkarretaratzea: Hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioari heltzeko proiektuaren baitan egingo dute.
- Azaroak 25, 19:00etan plazan, indarkeria matxistaren aurkako akelarrea.
- Azaroak 26, 18:30ean Zabalotegin, Beldur Barik ekimeneko film laburren emanaldia eta solasaldia.