Eta hain zuzen, berbaldi hori Bergaran emateak harendako duen berezitasunaz jardun zuen Askasibarrek: "Wolframaz beste ikertzaile batzuekin berba egiten dudanean sarritan konturatzen naizelako ez dakitela, hain zuzen, Elhuyar anaiek Bergaran deskubritu zutela wolframioa". Laboratoriumeko aretoa txiki geratu zen berbaldia entzuteko, eta ondoko gela batzuetan lekua eginda jarraitu ahal izan zuten interesatuek berbaldia.
Ikertzaile donostiarraren berbaldiaren ardatza izan zen, XVIII. mendeko Euskalerria Adiskideen Elkarteak (Real Sociedad Bascongada de Amigos de País) ze eragin izan zuen gaur egun egiten duten fusio nuklearraren ikerkuntzan.
Eta berbaldian erreferente izan zuten JET-erako (Konfinamendu magnetiko bidez egindako fusiozko munduko erreaktore handiena) egindako pieza bat, Bergaran erakusgai daukatena. Eta, pieza hori wolframioz egina dago, fusioko tenperatura altuei aurre egiteko kapaza dena.