Datorren eguenean, urriaren 29a, hitzaldia egingo dute Bergarako kultura etxean. Oparitu zuhaitz bat egitasmoak antolatuta, hainbat gai izango dituzte hizpide. Erradiazio elektromagnetikoen inguruan jardungo dute; Fiare bezalako banku etikoen jarduerak azalduko dituzte; kooperatiba energetikoak zer diren azalduko dituzte; eta, azkenik, Oparitu zuhaitz bat egitasmoa zer den azalduko dute. Hitzaldia kultura etxean izango da, eta 19:30ean hasiko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.