Honako oharra kaleratu du Bergarako Irabazik:
"Inprobisazioz, parte hartze eta informazio faltaz eta izaera egolatraz beteriko agintaldi hasiera ikusita, Irabazi Bergararentzat herri kontsulta bat, Bergararrok horren beste aldiz eskatu dugun demokrazia parte hartzailean sinesten jarraitzeko itxaropeneko ur tanta da.
Irabazi Bergarak uste du, ondo diseinaturiko kontsulta batek, beti ere murrizketan eta kontzientziazioan oinarrituriko planifikazio batez lagunduta, elkarbizitzarako efektu positiboak ekarri ditzazkela.
Irabazi Bergara ez da bakarrik bilketa sistema sinple batez konformatzen. Uste dugu %90ko gaikako bilketa baten helburua herritar guztion baitan egon beharko litzatekeela. Bi urtetan horrela lortu ezean, Ezker Anitza, EQUO eta idependienteez osaturiko koaliziotik, emaitza txartzat joko litzateke. Eta gure partetik beste bilketa sistema bat eskatuko genuke, hiri hondakinetako esparru guztietan neurri zorrotzagoak eskatzeaz gain.
Irabazi Bergarak, behin eta berriz gogorarazi nahi du, hondakinen arloan garrantzitsuena murrizketa dela. “Garbiena zikintzen ez duena” bezalako leloak gogoratuz, jakitera eman nahi dugu, Bergaran, gaur egun, badaudela itzulerako sistemen bidez lan egiten duten dendariak, baina erakundeek, marka eta kontsumo mota kapitalistei ematen dioten bultzadak sistema honen erabiltzaileak biziraupenera edo porrotera bideratzen ditu.
Amaitzeko, Irabazi Bergarak uste du beharrezkoa dela gogoratzea, urtero abuztu erdi aldera, planetako urteko aztarna ekologikoa gainditu egiten dela. Maila honetatik aurrera eragiten den aztarnak kalte konponezinak sortzen ditu gure ingurumenean. Lurra planetaren parte garenetik, uste dugu, bizimodu jasangarriagoak eta naturarekin eta pertsonekin errespetagarriagoak aurkitu behar ditugula, honela, etorkizuneko belaunaldiek ondare baliotsuena bezala daukagun naturaz zoriontasunez gozatu dezaten."