Galdeketa deitzeak herritarrengan berriz ere tentsioa eragitea ekar dezakeela dio Mari Carmen Barrenetxea zinegotzi sozialistak. Herritarrek, duela ia bi urte –Bergara Garbiak deitutako kontsultan–, "argi" berba egin zutela dio PSE-EEk, eta, gainera, maiatzeko hauteskundeetan, "zigortu" egin zituztela "EH Bilduren politika inposatzaileak".