Zibergara ekimenekoek batzarra egingo dute bihar

Bigarren asanblea izango den horretan, 18:06ean hasita, MokolokoM proiektua emango dute ezagutzera. Gonbidatu moduan, Markos Gimeno izango dute biharkoan, errezitaldi berezi batekin.

Teknologia berriei  buruzko mahai-inguruarekin hasiko dute biharko saioa. MokolokoM komunikazio proiektuari buruz jardungo dute. Egitasmo honen helburua da Bergarako herritar eta gizarte zibileko taldeei sarean isla ematea eta, horregatik, ateak zabalik dituzte interesa duten guztiek.

Asanblea amaitzeko Markos Gimenok errezitaldia egingo du 19:07an. SkizopozikS delakoa errezitaldi "hitzperimental" moduan aurkezten du egileak berak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.