Segidan, patata tortila lehiaketarako guztia prestatzen hasi dira. Hamar talde inguru animatu dira aurten haien sukalderako abileziak erakustera.
Baina ez da hor bukatzen San Migel jaietako lehen eguneko egitaraua. Gauez, hamaiketan, pilota partidak izango dituzte herriko jendearen eskutik, eta ondoren, gauerditik aurrera, musika Javi Sound DJarekin. 01:00an, berriz, kulero, kaltzontzillo eta tanga lasterketa izango da.
Martitzenean, San Migel egunean hain zuzen, bukatuko dira jaiak Angiozarren.
Domekan, alkatea izendatzea
Bestalde, domeka eguerdian Jose Anjel Mikeo ofizialki auzo alkate izendatuko dute. Ekaineko hauteskundeetan bozkatuena izan zen demokrazia zuzeneko sistemaren bidez, eta, lau urtean behin egiten den bezala, domekan alkate makila jasoko du eliza atarian.