Askotarikoekin datoz Angiozarko San Migel jaiak

Julen Iriondo 2015eko irailaren 21a

Iazko jaietako irudia.

Egubakoitzean hasiko dira eta, asteburuko ekintzen ondoren, martitzenean –San Migel eguna– amaituko dira jaiak. Askotarikoak jasotzen ditu egitarauak [ALBISTE BARRUAN IKUSI].

Irailak 25, barikua:

  • 19:00etan: Danborrada.
  • 19:15etan: Ikurrina jartzea, kanpai-jotzea eta txafleruak.  
  • 19:30etan: Patata tortilla lehiaketa: (21:00etarako bukatu beharko dira tortillak). Patata, olioa, arraultzak, piparra, eta tipula bakarrik erabili ahal izango dira.
  • 23:00etan: Herriko gazteen arteko pilota partidak.
  • 24:00etan: Javi Sound DJ.
  • 01:00etan: Kaltzontzillo, kulero eta tanga lasterketa.

 

Irailak 26, zapatua

  • 12:30etan: Haurrentzako jolasak plazan.
  • 13:00etan: Triki-poteoa buruhandiekin.
  • 14:30etan: Kantu bazkaria.
  • 18:00etan: Mus txapelketa Pagomendi elkartean.
  • 20:00etatik aurrera: Otartekoak egingo dira Pagomendi elkartean.
  • 22:30etatik goiz aldera arte: Obaneuke taldea.

 

Irailak 27, Domeka:

  • 12:00etan: Alkatearen aldaketa.
  • Jarraian: 2014ko jaietatik 2015ekoetara jaiotako Angiozarko haurrei ongietorria.
  • Ondoren: Arbiaska aretoan argazki zahar-berrien erakusketa.
  • 13:00etan: Triki-poteoa Angiozarko trikiti eskolakoen eskutik.
  • 17:00etan: Umeentzako herri kirolak, eta nagusien arteko erronka.

 

Irailak 29, asteartea (San Migel Eguna):

  • 11:00etan: Meza Bergarako jubilatuen abesbatzarekin.
  • 11:45: Bergarako jubilatuen abesbatzaren kantaldia.
  • 12:15: Herriko jubilatuentzat luncha Pagomendi elkartean.
  • 16:00etan: Puzgarriak.
  • 19:00etan: Brixka txapelketa.
  • 19:00etan: Haurrentzako txokolatada.
  • 20:00etan: San Migelen zeruratzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak