Jende katea, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) presoek egindako eskaria babesteko antolatu dute. Kartzelaratuak Euskal Herriratzeko nahia erakutsi diote espetxe zaintza eta tribunal ezberdinei. Gaur Madrileko Audientzia Nazionalak lehen 12 eskariak aztertuko ditu, tartean, Mikel Askasibar bergararrarena.
Sortuk adierazi du EPPKren estrategia babesten duela eta kalean zein instituzioetan ahal duen guztia egingo duela "erabat justu eta legitimoak diren eskari hauek bete daitezen". Sortuk bi urrats aipatzen ditu nagusitzat; euskal presoak herriratzea "giza eskubideen urratze larria berehala konponduz", eta gaixo dauden espetxeratuak aske uztea.
Sortuk adierazi du, "PP eta Espainiako Gobernuaren jarrera erabat prozesuaren aurkakoa dela, beraien esku dagoen guztia egiten ari direla konponbide prozesua gaizki amaitu dadin, armagabetzea bera larriki oztopatuz".