Hamar minutu eta hogeita sei segundotan amaitu du Ugarrixako igoera gaurko irabazleak. Gertu izan du bigarrena, sei segundotako tartearekin helmugaratu baita Larrea antzuolarra. Boluako auzotar Julen Prietorekin batera, atzo (zapatua) ospatutako Basalgoko igoerako podiuma errepikatu da.
Erdiko kategorian, alebinetan, Xabier Muxika izan da lehena, eta benjaminetan, aldiz, Ibai Albisua.
Boluara bueltatzean, parte hartu duten txirrindulari guztiak igo dira banan-banan taula gainera haien saria jasotzera. Gainera, Lokatza ziklismo eskolakoek gozokiak jaurti dituzte bertan bildutako umeentzat.