Parte hartzaile guztiek diploma eta oparitxo bana jaso dute Lokatza elkartearen eskutik, eta kategoria bakoitzeko irabazleak kopa ere eraman du etxera.
Infantiletan, lasterketaren garailea izan den Iker Ugartek jaso du saria; alebinetan, Unai Zenitagoiak, eta benjaminetan, azkenik, Elgetako Abdurahim Labaienek.
Bihar, domeka, gaztetxoen Ugarrixako II. igoera egingo dute Santa Ana jaien baitan.