Urriaren 2an pasatuko da Debagoienetik Emakumeen Mundu Martxa, eta ibarreko talde eta norbanako ezberdinak hasi dira jada prestaketa lanetan.
Joan den eguaztenean, ekainak 10, bilera informatiboa egin zuten Irizar jauregian. Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko plataformako kide Josebe Iturriotz izan zen bertan ekimenaren nondik-norakoak azaltzen eta bertaratu zirenekin solasean. Ondoren, lore batzuk landatu zituzten jauregiaren kanpoaldeko lorategian, emakumeen eskubideekin zerikusia duten hainbat aldarrikapenen ereitea irudikatuz sinbolikoki.
Aste honetako asanbladan Martxa Debagoieneko zein herritatik pasatuko den erabakiko dute, besteak beste. Zapatuan berriz, hilak 20, Donostian Euskal Herri mailako asanblada burutuko dute.