Bergara Kirol Elkarterako dituen asmoak ezagutzera emango ditu Pedro Ricoren taldeak

Eneko Azkarate 2015ko eka. 12a, 14:32

Pedro Rico Bergara Kirol Elkarteko gaur egungo presidenteak ezagutzera eman ditu presidente aukeratzeko prozesua dela-eta, taldea osatuko duten kideen izenak eta baita hurrengo urteetara begira kluberako dituen asmoak ere.

Honako hauek osatzen dute taldea: Iñigo Zaitegi, Antonio Pato, Irune Alberdi, Manu Diaz, Garbiñe Elortza, Pedro Rico, Enrique Nieto, Josu Elortza, Iñaki Azpiazu, Iñaki Lazkano eta Lin Jimenez. Talde berekoak dira, era berean, Jabier Zabaleta, Jabier Elkoro eta Toño Retes eta, horretaz gain, alor ekonomikoan laguntzaile izango dituzte Fernando Ibañez eta Jabi Orbea.

Aurpegi ezagunak

Bergara Kirol Elkarteko presidente izateko aurkezten den talde honek aurpegi berriak eta dagoeneko klubean ezagunak direnak uztartzen ditu. Batzuk, gainera, zuzendaritzako kide izanak ere bai. Kirolaren eremuan zein alor ekonomikoan eskarmentu handiko jendea batzen du taldeak, taldeko kideek eurek adierazi dutenez.

Esaterako, Bergara Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak lortu dituen azken hiru igoeretako entrenatzaileak: Enrique Nieto eta Manu Diaz. Era berean, Iñigo Zaitegi, klubeko presidente izandakoa, Pedro Ricoz gain.

Plan estrategikoa

Aditzera eman dutenez, talde honek Bergarako futbolaren gaineko plan estrategikoa egin nahi du, herriko kirolari gazteen plan integrala oinarri hartuta.

Taldearen asmoak ezagutzera emateko, berbaldi irekia deitu dute datorren eguenerako, hilaren 18rako, Irizar jauregian. 19:30ean hasiko da eta azalpen guztiak emango dituzte Manu Diazek, Enrique Nietok eta Iñaki Lazkanok.

Bi hautagaitza

Dagoeneko bi taldek erakutsi dute Bergara Kirol Elkarteko zuzendaritza aukeratzeko hauteskundeetan parte hartzeko borondatea. Eloy Crespo gaur egungo futbol talde nagusiko kapitaina buru duena bata, eta Pedro Rico egungo presidentearena bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak