Liburutegiko moldaketak ezagutzeko ate irekiak eguenean

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 8a

Udal liburutegiko egokitzapen lanak amaituta, ate ireki jardunaldia egingo dute eguenean, 17:00etatik 19:00etara. Maite Franko ipuin kontalariak ere parte hartuko du ate ireki eguneko egitarauan.

17:30ean haurrentzako ipuin saioa izango da, eta 18:15ean Arrosa + Urdina= Morea izenburudun saioa. Genero berdintasunaren inguruko ipuinak batzen ditu lan honek, askotariko kulturetakoak.

Ate irekien barruan liburutegiko eskaintza ezagutzeko aukera egongo da eta ebook-ak maileguan nola hartu jakiteko azalpenak ere emango dituzte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak