Iraitz Salegiren kontrako epaiketa ekainaren 11ra atzeratu dute

Goiatz Arana Begiristain 2015ko mai. 28a, 15:39

Hasi eta berehala eten dute gaurko saioa, lehen akusatuak deklaratu ostean. Izan ere, zortzi auzipetuek zeramaten kamiseta kendu eta behean zuten beste bat erakutsi dute –berriki sei urteko espetxe zigorra jaso duten zazpi euskal gazteen aurpegiduna– eta, segidan, besotik hartu eta herri harresia irudikatu dute "euskal gazteria, aurrera" oihu artean. Angela Murillo epaileak kanporatu egin ditu zortzi akusatuak.

Minutu batzuetan kanpoan zain egon ostean berriro ere aretora sartu dira auzipetuak, baina epaiketa bertan behera geratu da; ekainaren 11rako jarri dute hurrengo hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak