Gaur epaituko dute Iraitz Salegi kazetaria Audientzia Nazionalean

Jon Berezibar 2015ko mai. 28a, 08:39
Iraitz Salegi, 'Kazetaritza ez da delitua' kanpainan erabilitako irudian.

"Terrorismoa goratu" izanaren akusazioari erantzun beharko diote Salegik, Ernai erakundeko 7 kidek eta Periko Solabarria ezker abertzaleko militanteak. AVT elkarteak egin du akusazio partikularra eta Fiskaltzak Salegirentzat urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du 2013ako Urduñako Gazte Danbada topaketan egindako estaldura informatiboarengatik. "Adierazpen askatasunaren aurkako urraketa" dela salatuta, babes zabala jaso du Salegik euskal kazetaritzaren aldetik. 

2013ko Gazte Danbadan egindako lanarengatik erantzun beharko die Salgeik akusazioei. Urduñan egin zen jaialdiko ekitaldi publikoan hil berria zen Xabier Lopez Peña Thierry presoaren heriotza salatu zuten Ernaiko kideek. Topatu.info hedabidearentzako lanean ziharduen Salegik eta harekin batera beste hainbat hedabidek ere eman zuten gertaeraren berri.

Urrian deklaratu eta gero, gaur hasiko da Salegiren aukako epaiketa. Salegik berak behin eta berriz azpimarratu du bere aurkako epaiketak duen zentzu gabezia, bere lana egiten zebilela azpimarratuz, beste hainbat hedabidetako kazetari bezala. Zuzenean jo du Topatu.info-ren aukako eraso bezala. Epaiketan Salegik frogatu beharko du, hain zuzen, bere lana egiten, informatzen, zebilela. 

"Kazetaritza ez da deitua"

Euskal kazetaritzaren sektore zabal batek, halaber, epaiketa adierazpen askatasunaren urraketa gisa ulertu du eta atxikimendu kanpaina ere abiatu zuten Kazetaritza ez da delitua izenarekin. Euskal Herritik zein kanpotik 93 hedabidetako 469 kazetari, argazkilari eta kazetaritzako irakasleren babesa jaso du jada Salegik. 

Iraitz Salegirekin batera, epaiketa berean, Ernai gazte erakundeko 7 kide (Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno) eta 85 urteko Periko Solaberria militantea ere epaituko dituzte, ekitaldi hartako "gorazarrearengatik". Filskaltzak, Salegirentzat bezala, urte eta erdiko kartzelaldia eskatuko du Solaberriarentzat eta Ernaiko kideentzat 18 eta 24 hilabete artekoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak