Bergara Libre: "Gazte inkonformista, irudimentsu, alai eta langileari ahotsa ematea zigortu nahi dute"

2015ko mai. 28a, 09:59

Herriko plataformak Iraitz Salegiri elkartasuna erakutsi eta salatu egin du "eskubide zibil eta politikoen defentsak beste bergarar baten aurkako erasoa".

Bergara Libreren oharra: 

Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen defentsak beste bergarar baten aurkako erasoa salatzera ekarri gaitu gaurkoan. Gure herrikide, lagun eta senide Iraitz Salegi Espainiako Audientzia Nazionalean epaituko dute. Gazte mugimenduko kide aktibo izateagatik eta kazetari bezala egiten duen lanagatik eramango dute epaile aurrera.

Euskal Herriko gazteek egunero gauzatzen duten borrokari eta gorpuzten dituzten proiektu, ideia eta sentimenduei oihartzuna ematen dien Topatu.info komunikabideak, Iraitz beste hainbat gazterekin batera. Herritarren, eta zehazki gazteen zerbitzura dagoen komunikabide herritarra da Topatu.info, gazteen komunikazio beharrei lehen pertsonan erantzuteko sortua. Gazteek gazteentzat. Lan serioa eta konprometitua egiten dute bertako kideek, eta herritar orok informatuta egoteko dugun eskubidearen bermeetako bat dira zalantzarik gabe. Hain zuzen, Iraitz epaile aurrera eramanda lan hori guztia da zigortu nahi dutena; gazte inkonformista, irudimentsu, alai eta langileari ahotsa ematea zigortu nahi dute, mezularia zigortu nahi dute.

2013ko apirilera egin behar dugu jauzi Iraitzen eta beste zortzi lagunen aurkako auzia ulertzeko. Ernai gazte antolakundeak bere jaiotza ospatzeko Gazte Danbada jaialdia antolatu zuen Urduñan. Hiru egunez tailer, hitzaldi, kontzertu eta bestelakoez gozatu zuten 7.000 gazte inguruk. Ekintza horrek nahikoa interes informatibo zuela iritzita, hiru egun horietan jazotako guztiaz informatzen aritu ziren Topatuko kideak. 20 gazteko lantalde bat eratu eta lan itzela egin zuten bertan bizitako guztia modu alai eta zintzoenean kontatzeko. Hamarnaka bideo, ehunka argazki eta kronika andana egin zuten, txapela kentzeko lana. 

Jaialdi horren baitan, ekitaldi politiko bat egin zuten Ernaikoek, beraien eskaintza politikoa lau haizetara zabaltzeko. Egun berean, Frantziako espetxe batean hilda aurkitu zuten Xabier Lopez Peña euskal preso politikoa, eta ekitaldian hitza hartu zutenek Espainiako zein Frantziako espetxe politika salatu zuten. Horregatik, Ernaiko zazpi kide eta Periko Solabarria ezker abertzaleko militante historikoa auzipetu zituzten, terrorismoa goratzea egotzita. Beranduago jakin genuen Topatuko hiru kide ere inputatu zituztela, eta horien artetik Iraitzen kasuak egin du aurrera.

Ekitaldi haren berri emateagatik, 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 10 urteko inhabilitazioari egin beharko dio aurre Iraitzek. Zergatik, eta bere lana egiteagatik: 7.000 gazte inguru bildu zituen ekitaldi publiko baten inguruan informatzeagatik. Are gehiago, ekitaldi hartaz beste hainbat komunikabide eta kazetarik informatu zuten, Iraitzek egindako lan bera egin zuten, baina Iraitz da epaile aurrean eseri beharko den bakarra. Uste dugu ez dela kasualitate hutsa, erabaki erabat politikoa dela Iraitz zigortu nahi izatea, bera epaitzea Topatu.info epaitzeko modu zuzen bat delako. Arrazoia argia da: ez dute nahi gazte mugimenduari ahotsa ematen dion komunikabiderik.
Batzuek historia boterearen mesedetan Eraldia izango den errelato bakarraz kontatu nahi dute. Guk, aldiz, herritarren bozgorailuak izango diren komunikabideak behar ditugu guztiok informatuta egoteko dugun eskubidea bermatua izan dadin. Kazetaritza askea da demokraziaren bermeetako bat, eta askea ez bada, ezingo dugu demokraziaz hitz egin.

Gure babes osoa adierazpen askatasuna zanpatu eta auzi bidean dauden lagun guztiei, guztion konpromisoz lortuko dugu libre bizitzea!

#KazetaritzaEzDaDelitua 
Www.kazetaritzaezdadelitua.info
#IraitzLibre 
#9akLibre 

 Kasuaren larritasunaz jabetuta, Euskal Herriko hainbat kazetarik Iraitzen kasua eta Mozal Legearen bidez kazetarien jarduna oztopatzeko inposatuko dituzten neurriak salatzeko kanpaina jarri zuten martxan otsailean. Dagoeneko ia 100 komunikabidetako 400 kazetari baino gehiagok eman diote atxikimendua manifestuari, eta baita ere argazkiak bidali (ikusi www.kazetaritzaezdadelitua.info). Babes zabal eta anitza, informatzeko eskubidea eta prentsa eta adierazpen askatasuna oinarri dituena. Nazioartean ere zabaldu da kasua: estatu espainiarrean, Herrialde Katalanetan, Frantzian eta Al Jaazeraren bidez munduaren luze zabalean.


Guk, gure babes osoa eman nahi diogu Iraitzi eta Topatu.info komunikabideari, egunez-egun egiten duten lana ezinbestekoa iruditzen zaigulako herri honen eraikuntzan. Korronte bateko edo besteko, askeak behar dute izan komunikabide guztiek, ez soilik boterearen mesedetara jarduten direnek. Nork informatuko gaitu, bestela, Herri Harresietako maitasunaren inguruan, gazteriak bizi duen egoera prekarioari buelta emateko egiten duen borrokaren inguruan edota jendarte feminista bat eraikitzeko jardunaren inguruan? Topatu bezalako komunikabide herritarrak behar ditugu denon artean eraikitzen ari garen Herri Librean aske bizitzeko.

 

Batzuek historia boterearen mesedetan Eraldia izango den errelato bakarraz kontatu nahi dute. Guk, aldiz, herritarren bozgorailuak izango diren komunikabideak behar ditugu guztiok informatuta egoteko dugun eskubidea bermatua izan dadin. Kazetaritza askea da demokraziaren bermeetako bat, eta askea ez bada, ezingo dugu demokraziaz hitz egin.

Gure babes osoa adierazpen askatasuna zanpatu eta auzi bidean dauden lagun guztiei, guztion konpromisoz lortuko dugu libre bizitzea!

#KazetaritzaEzDaDelitua 
Www.kazetaritzaezdadelitua.info
#IraitzLibre 
#9akLibre 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak