25 urtez lanean aritu ostean, Jardun Euskara elkartean izan du jaien hasierako txupina pizteko ohorea. Jaietako lehen eztandaren aurretik, elkarteko kideek, hainbat umeren laguntzarekin bertso bat ere abestu dute. Ostean, txupina piztu eta Bitorianatxo jaitsi da herrira.
Urtero moduan, txalo eta algara artean hartu dute bergararrek bere herrikide famatua. Felixinen eskuetara iritsi bezain pronto, globo eta konfetiaren txanda iritsi da. Plaza betetzen zuten herritarrek salto eta dantza artean hasi dituzte jaiak, eta bandak ere ekin dio herria alaitzeko lanari.
Martitzen bukaera arte, atsedenerako tarte gutxi egongo da Bergaran.