Pazkoak 2015 Bergaran

Iñigo Almortza: "Berritasun nagusia zapatuko zezena da"

Naroa Odriozola 2015ko mai. 18a, 12:07

Errekortadoreen ikuskizunak urtero ikusle asko biltzen ditu zezen-plazan. Baina errekortadoreak ez ezik, zezen eta bigantxek ere protagonismo handia dute, Iñigo Almortza Bergarako Zezenak ganadutegiko arduradunaren ustez.

Pazkoetan lau egunez izango dira zezen eta bigantxak, eta GOIENA Iñigo Almortza Beragarko Zezenak ganadutegiko arduradunarekin izan da.

"Betidanik gustatu zait, baina zezenen munduan 1992an hasi nintzen eta 2005ean gure ganadutegia muntatu genuen. Gero errekortadore eskola ipini genuen martxan. Orain, ganadutegi bezala Euskal Herritik kanpo hasi gara irteten; Errioxara, Kantabriara... eta geroz eta ezagunagoak gara." azaldu du Almortzak.

Beragarako ganadutegiko arduradunaren ustez: "Euskaldun guztiak gara zezenzaleak orokorrean; gehienbat, hemendik datorren kontua delako. Dauden herririk zaharrenak zezen kontuetan Euskal Herrikoak dira. beste gauza bat izango litzateke dauden sentsibilitate desberdinen arabera alde edo kontra agertzea. Horretaz aparte, Bergara errekorte munduan erreferente bihurtu da".

"Herri bakoitzerako ezaugarri desberdinetako ganadua behar da; Bergarak ganadu mota bat eskatzen du, Azpeitiak beste bat... Baina 50 zezen eta bigantxa irtengo dira zezen-plazara Pazkoetan", dio Iñigo Almortzak.

Zezenen eta bigantxen prestaketaren inguruan, ez dela ezer berezirik egiten argitu du: "Animalia ona den edo ez jakiteko herririk herri ibili behar da. Ondoren, batzuk suhartu egiten dira eta beste batzuek, ordea, mantsotu eta jotzeari uzten diote. hor desberdintzen dugu animalia bat gogorragoa den edo ez. orduan ganaduzaleak beharraren arabera, aukeraketa egiten du".

Beste urteekin alderatuta, berritasunak egongo direla azpimarratu du Iñigo Almortzak: "Berritasun nagusia zapatuko zezena izango litzateke. Jendeak telebistan ikusten dituen errekortadore edo zezen saioetan zezen izugarriak agertzen dira, baina horiek ez dira sekula plazara irten, eta ezjakintasun handia dute; horregatik, engainatzeko errazak dira. Larunbatean irtengo den zezena engainatzeko eskola handia eduki behar da. Oso zezen zaila da. 6 urte egin behar ditu eta urtebete zeukanetik plazarik plaza dabil".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak