Pazkoak 2015 Bergaran

Lapikoak gertu pil-pil saltsa egiteko

Naroa Odriozola 2015ko mai. 18a, 11:45

Dagoeneko Pazkoetako ohitura bilakatu da Bergarako gastronomia elkarteen arteko bakailao lehiaketa

Maiatzaren 23an, zapatua, San Martin plazako arkupeak lapikoz beteko dituzte parte-hartzaileek. Elkarte bakoitzetik bi pertsonaz osatutako talde bakarrak eman ahal izango du izena lehiaketan.

110 euroko dieta

Taldeek maiatzaren 13tik 20ra hartu ahal izango dituzte lurrezko kazuelak eta 110 euroko dieta udaletxean. Diru kopuru horrekin, bakailaoa eta hori prestatzeko behar dituzten osagaiak erosi beharko dituzte.

Bakailaoa 12:45ean entregatu beharko dute taldeek, eta, epaimahaiak guztiak probatu ondoren, 13:30ean sariak banatzera ekingo diote. Iaz, Aizpe, Gorla eta Pertxako taldeek irabazi zuten.

 

AIZPE ELKARTEA

Bakailao, olio eta berakatz onak

Iaz irabazleak izan ziren Toño Gonzalez eta Jenny Higueras, baina irabaztera ez doazela deritzo Gonzalezek. Hiru urtez hartu dute parte lehiaketan. Bakailaoa prestatzeko, bakailaoa bera, olioa eta berakatza onak izan behar direla uste du Gonzalezek. Gainera, bakailao on baten sekretua epaimahaiaren araberakoa dela pentsatzen du, bakoitzaren gustuak desberdinak dira-eta.

 

GORLA ELKARTEA

Kuadrillatik sortutako partaideak

Duela zazpi urte kuadrillan sotutako erronka bezala hasi ziren bakailao lehiaketan parte hartzen Igor Larrañaga eta Ander Aretxaga. Aurreko urtean bigarren postua lortu zuten Gorla elkarteko kideek.

Larrañagaren ustez, bakailao on baten sekretua, bakailaoa bera ona izateaz gain, sutan denbora justua edukitzea da.

 

PERTXA ELKARTEA

Herria girotzea helburu

Pertxa elkarteko Josune Perezek eta Joxe Mari Perezek azkeneko hiru urteetan hartu dute parte elkarrekin lehiaketan. Herrian egiten diren ekintzetan parte hartzea gustuko du Joxe Marik, jendea entretenitu eta herrian giroa egon dadin. Txapela behin lortu dute aita-alabek. Iaz hirugarren gelditu ziren.

Bakailao on baten sekretuaz galdetuta, argi du Joxe Mari Perezek: bakailaoak berak ona behar du izan; baina olioak ere garrantzia dauka.

Aurten aita-alabak ez dira aurkeztuko lehiaketara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak