Domekan, 18:30 aldera hasi zen Kantua kalera! ekimena. Bergarako Musika Eskolako Hasiberrien eta Haurren abesbatzek, Bergarako Orfeoi gaztearekin –guztira 150 haur–, egin zuten euren emanaldia, San Martin Plazan. Momentu baten euri tantak hasi arren, segituan atertu zuen eta jendez bete egin zen plaza, Musika Eskolako abeslariak entzuteko. Kontzertuan, interpretazio eta dantza tailerrean egindako lana ikusteko aukera izan zuten ikus-entzuleek.
Astelehenean, Zumarragako Musika Eskolakoak izan ziren herrian. Big Band-ek kontzertu bikaina egin zuen Zabalotegi aretoan.