Egubakoitzean, kantu ikasleek emanaldia egin zuten Mariaren Lagundiaren elizan. 23 ikasle aritu ziren, bakarka, bikoteka eta taldeka. Lan bikaina egin ondoren, kontzertu ederra eskaini zuten.
Egun berean, jende ugari gerturatu zen Donostiako kontserbatorioko Abrassados metal eta perkusio taldea entzutera. Maila handiko kontzertua eskaini zuten profesional bidean dauden gazte horiek. Errepertorio bariatua eta atsegina eskain zuten.
Zapatuan, Josune Enaren biolin ikasleek eta Ana Egiazabalen biolontxelo ikasleek kontzertu bana egin dute Zabalotegin. Bikain aritu dira.
Musika Eskolako arduradunek ikasle, irakasle eta gurasoak zoriondu nahi dituzte.