Candyko Enpresa Batzordea: "Instituzioen arteko lehia kaltegarria da berrindustrializazio saiakerarentzat"

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 9a, 16:12

Prentsa oharra kaleratu du Candyko Enpresa Batzordeak, azken astean zurrunbilo mediatikoaren erdigunean egon dela-eta bere ikuspegia publiko egin eta hartutako erabakien berri emateko. Optimize scooter elektrikoak ekoizteko proiektuari dagokionez, oraindik ez dagoela erabakirik diote. Instituzioei dagokienean, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari zentzuz jokatzeko eta elkarlanean aritzeko deia luzatu diete, eta datorren astean Enpresa Batzordearekin hiru aldeko bilera bat burutzeko eskaria ere luzatu diete.

"Candyko Enpresa Batzordeak, zurrunbilo mediatikoaren erdigunean Candyko langileak eta gure etorkizuna egon garenez azken astean, gertatutakoaren inguruko gure ikuspegia publiko egin eta hartutako erabakien berri eman nahi dugu: 

1. Bergaran lanpostuak sor ditzakeen berrindustrializazio prozesu baten erdian gaude, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposatutako ibilbide orriaren baitan. Berrindustrializazio prozesua bururaino eramateko aukera oraindik zabalik egotea langile borroka, salaketa publikoa eta babes sozialari  esker da hein haundi batean.

2. Optimize scooter elektrikoak ekoizteko proiektuari dagokionez, langileek bere xehetasunak eta bideragarritasuna aztertzea onartu dugu, horren araberako ondorioak ateratzeko, eta lan baldintzen inguruko akordio bat erdietsi ezkero proiektuaren alde edo kontrako erabakia har dezagun. Hortaz, oraindik ez dago erabakirik, Diputazioak kontratatutako teknikoak azterketak egiten ari dira, zuhurtzia eskatzen dugu, eta  aurreritzitan eta interes partikularretan azterketa objetiboetan oinarrituta ez dauden  epaiak ez egitea eskatzen dugu.

3. Hauteskundeak helburu dituen instituzioen arteko lehiak prozesu hau larriki kaltetzen du, arriskuan jartzeraino.  Guk instituzioak txalotu eta kritikatu ditugu, hala merezi izan dutenean gure iritziz, baino beti eskatu dugu instituzioen arteko lankidetza, beharrezko baldintza  (ez nahikoa) dela uste dugulako edozein berrindustrializazio prozesu garatzeko.

4. Medioetan instituzioak elkarri mokoka agertu izanak, hauteskundeen testuinguruan, Candyko Enpresa Batzordearen ustez edozein berrindustrializazio saiakerarentzat kaltegarri da, arriskuan jartzeraino.

5. Horregatik,  Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari zentzuz jokatzeko eta elkarlanean aritzeko deia luzatzen diegu. Bide horretan, Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin  datorren astean Enpresa Batzordearekin hiru aldeko bilera bat burutzeko eskaria egiten diegu.

¡LORTUKO DUGU! ¡BERGARAN LANPOSTU DUINAK SORTUKO DITUGU!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak