Pentekoste jaiak iragartzeko kartel lehiaketa zabalik dago

Goiena 2015ko api. 8a, 12:49

Apirilaren 24ra bitartean dago zabalik lanak aurkezteko epea. Irabazleak 400 euro balioko bonoak lortuko ditu Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Lanen aldeko bozkatzeko bide emango du Udalak apirilaren 27ra bitartean, internet bidez.

Pentekoste jaiak iragartzeko kartel kehiaketa edozeinek joka dezake, baina lanak aurkezteko hainbat arau bete beharko dituzte parte-hartzaileek:

  • Azaleko irudiaren neurria: 24x34
  • Formatua: bertikala
  • Irudiak bi modutan aurkeztu beharko dituzte:
    1. Paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean
    2. Kopia era digitalean, CD informatikoan

Era berean, lanak teknika librean egin ahalko dira, baina “Pentekoste jaiak 2015 Bergara” leloa jaso beharko dute eta apirilaren 24rako, 13:00ak baino lehenago, aurkeztu beharko dira Bergarako Kultura Etxean.

Parte hartzeko zehaztasun guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak