Pentekoste jaiak iragarri eta programaren azala egiteko lehiaketa abiatu zuen Bergarako Udalak. Aitor Marauriren Erraldoia, Erraldoia, dotore jantzia / Erraldoia, Erraldoia, perkalez jantzia lana izan da saritua. Herritarrek Internet bidez emandako bozkak eta jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak erabaki dute irabazlea zein den.
Bestalde, gaur arratsaldean Pentekoste jaietako egitaraua aurkeztuko du Udalak.