Turismo Bulegoa eta bisita gidatuak, bisitarien eskura

Ubane Madera 2015eko apirilaren 2a

Errekalde jauregian dago orain Turismo BUlegoa.

Aste Santuko oporretan, Bergarako Errekalde Jauregian egokitu duten Turismo Bulegoa zabalik egongo da goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik; domekan 13:00ak arte jardungo dute bisitariei arreta ematen. Bestalde, bisita gidatuak ere iragarri dituzte.

Turismo Bulegoaren ordutegia honako hauxe da:

Egubakoitzera bitartean:

  • Goizez, 10:00etatik 14:30etara
  • Arratsaldez, 15:30etatik 20:00etara

Zapatuan:

  • Goizez, 10:00etatik 14:00etara
  • Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara

Domekan:

  • Goizez, 10:00etatik 13:00etara

Egunean bi bisita

Bestalde, Bergara ezagutzeko bisita antolatuak ere izango dira egun hauetan. Egunean bi: lehenengoa 11:00etan, eta bigarrena, 16:00etan. Eskaeraren arabera, gainera, bisitak antolatzeko aukera ere eskainiko da. Horretarako, hori bai, aurrez Turismo Bulegora joan behar da, 943 76 90 03 telefonora deitu edo turismo@bergara.net helbidera idatzi.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak