Laboratorium Museoa ateak irekitzetik gertuago

Eneko Azkarate 2015ko mar. 11a, 19:42

Bergarako Laboratorium Museoa gizarteratzen dihardu Bergarako Udalak. Herriko kultura, kirol edota gizarte eta politikako eragileekin eta herritarrekin, oro har, partekatzen dihardute proiektua, bisita gidatuen bidez.

Saio hauetan, lehenengo, museoko teknikariek proiektuaren nondik norakoak aurkezten dituzte eta, ondoren, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko tarte bat izaten da bertaratutakoekin.

Izan ere, Bergarako Udalak Errekalde jauregian kokatuko ditu Bergarako Errege Mintegiaren zientzia museoko piezak erakusteko museoa. Azkeneko hamarkadatan inbentariatu eta katalogatu dituen 3.000 piezetatik zati bat, esanguratsuenak, "100 bat" pieza. Horrekin batera, Turismo Bulegoa ere kokatuko du bertan. Aste Santutik aurrera zabalik izango da bulegoa, baina museoa bera ekainean irekiko dute, bisitari ororendako. Erreferentziazko museoa izan nahi du; bakarra. XVIII eta XIX mendeetan Bergarako Errege Seminarioan, Europa mailako ikastegi izan zelarik, egindako lana testuinguruan kokatu eta jazotako material zientifikoa bistan jartzeko.

Baina Errege Seminarioko zientzia museoa baino harago doan erakustoki, bilgune edo haztegi izan nahi du Errekalde jauregiko Laboratorium Museoak. Gizarteari irekia izango den eta gizartearekin batera egingo den museoa, ikertoki bizia. Hala adierazi dute museoko arduradunek, Iñaki Irizarrek eta Rosa Errazkinek. 

Erlazionatuak

Laboratorium Museoa erakusten

Eneko Azkarate 2015 mar 11 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak