Udalak eta Jardunek bat egin dute bat egin dute Kontseiluak deitutako manifestazioarekin

Jon Berezibar 2015ko ots. 20a, 16:49

Kontseiluaren deialdiarekin bat egin eta hura sustatzearekin batera, Bergarako Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak aste barruan mobilizazioak deitu dituzte eta manifestazioa joateko autobusa ere antolatu dute. 

Herri mailan, Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak bat egin dute deialdi honekin eta Bergaran datorren astelehenerako antolatutako ekitaldietan parte hartzera deitu nahi dituzte herritarrak eta eragileak.

• Otsailak 23 (astelehena). Arratsaldeko 19:00etan agerraldia San Martin Plazan.

• Otsailak 23 (astelehena). Arratsaldeko 19:30ean Plenoan mozio bat landuko da.

• Otsailak 28. Manifestaziorako autobusa aterako da arratsaldeko 16:00etan. Manifestazioa, Gipuzkoa plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean eta Bulebarrean amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak