Indiako taldeak iazko uztailean Berlinen ospatutako Forjaren Nazioarteko Biltzarrean erakutsi zuen interesa euskal enpresaren produktuekiko; kategoria horretan gonbidatutako ekoizle bakarra izan zen Lazpiur.
Oraingo hau ez da Lazpiurrek Indian lortzen duen lehen kontratua; GKN Driveline-entzat egiten du lan, esaterako. Eta Asiako beste herrialde batzuetarako ere badihardu; Txinara edo Tailandiara, adibidez, esportatzen du tresneria. Horrez gain, AEB, Europa eta Hego Amerika ere badaude bere bezeroen artean.
Teknologia altua eta eskaintza zabala
Bere produktuen teknologia altuagatik eta duen eskaintza zabalagatik nabarmentzen da Lazpiur automobilgintza sektorean eta multinazional handien beharrak asetzen ditu; bere bezeroen artean daude Mercedes, Volkswagen edo Ford. Eta forjazko tresneriaz gain, makineria ere ekoizten du automobil-sektorerako: lau kontinentetako 25 herrialderentzat egiten du lan.
Lazpiur berritzailea da bere produktuei dagokienean eta aurrean dabil azken belaunaldiko makineria erosten ere, piezen mekanizazioan alternatibak eskaintzeko. Berriki, firma alemaniar baten mekanizazio zentroan inbertitu du, adibidez, eta dimentsio berri batean sartu da horri esker, 4.0 fabrikazioaren bitartez mekanizazio produktuen automatizazio dinamikan murgilduta.
Bergarako Lazpiurrek 100 urte bete zituen iaz.