Martxan da herriko alokairu soziala kudeatzeko webgunea

Imanol Gallego 2015ko urt. 16a, 09:58
Alokairu soziala kudeatzeko webgunea.

Jakina da Bergaran etxeak alokairuan hartzeko eskaera handia dagoela, eta, aldi berean, etxebizitza ugari, maizter gabe, hutsik daudela. Egoera horren aurrean, 2010-2020 Plan Estrategikoak markatzen dituen irizpideak erabilita, egoerari buelta emateko programa abiarazi du Udalak. "Lur berririk okupatu gabe, dauden etxebizitzei irtenbidea ematea eta alokairuaren kultura sustatzea da gure helburua", dio Jaione Isazelaia alkateak.

Hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko erraztasunak eman ahal izateko, alokairu programa propioa garatu du. "Lanketa luze askoren ondoren sortutako programa da alokairu sozialarena", azpimarratu du du alkateak.

Programa garatzeko orduan, maizterren nahiz etxeko jabeen ahotsa entzun dute. Horri esker, alokairu prozesuaren bi aldeak babestu, eta "programa eraginkorragoa" egitea lortu dute.

Programa ziurra

Alokairu soziala sustatzeaz gain, egokitzapen-lanen kostua edo jabeen eta maizterren arteko mesfidantzak leuntzera dator. Horretarako, Udalak diru laguntzak aurreratuko ditu, eta ondoren, lagapen baten bidez, Udalak kostu hori berreskuratuko du interesik aplikatu gabe. Egin beharreko obren tasetan hobariak emango ditu Udalak, eta diru hori bonutan banatuko da.

Programa horien barruan sartzen diren etxejabeek abantaila ugari igarriko dituzte. "Kontratua amaitzerakoan etxea hasierako baldintza berberetan bueltatuko zaio jabeari, hori berme handia da", argitu du Isazelaiak.

Kontsultarako plataforma

Udal webgunearen barruan dagoen www.bergara.eus/etxebizitza/ plataforma berrian, informazioa jasotzeko txokoa izateaz gain, alokairuak bertatik kudeatzeko aukera egongo da. Programaren parte izango diren etxe aukeren stock kontrolatu bat egongo da; gune berean, gainera, informazio teknikoa bertan kontsultatzeko aukera egongo da.

Plataforma berria herriko alokairu programa berriaren muina izango da, nahiz eta Udalak martxan jarri dituen proiektuak Bizigunen eta ASAPn ere aintzat hartzen dituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak