Atzo, eguaztena, iluntzean egin zioten harrera herrikideek, Artatse elkartearen atarian. Trikiti eta txalaparta doinuekin hartu zuten eta etxafleroak ere bota zituzten; lore sorta eskaini zioten eta bertsoak kantatu. Zazpi urteren ostean herrira itzulita, hunkituta azaldu zen Txapi eta esker hitzak izan zituen harrera egitera joan zitzaizkionentzat. Eusko gudariak abestuz eta lunch batekin borobildu zuten ongietorri ekitaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.