Xabier Arregi 'Txapi' bergararra aske geratu da

Goiatz Arana Begiristain 2015eko urtarrilaren 7a

Xabier Arregi 'Txapi' aske geratu berritan.

Goizean atera da Almeriako kartzelatik eta gau aldera helduko da bere jaioterrira. 2007ko abenduaren 1ean atxilotu zuten, 18/98 sumarioan auzipetuta eta zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarrita.

Osintxuarrak Foncalenteko (Alacant) kartzelan egin zituen lehen lau urteak eta Almerian azken hiruak. Pozik azaldu dira senitartekoak eta Txapi-k bertsotan hartu dituela ere kontatu digu Iñigo Arregi anaiak.

18/98an auzipetuta jarraitzen du gaur egun Jose Luis Elkoro bergararrak; etxean dago, eskumuturrekoarekin.

Erlazionatuak

Lagun eta senitartekoen harrera jaso du 'Txapi'-k

Goiatz Arana Begiristain 2015 urt 08 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak