"Esperantzak egon badaude. Negoziazioen bigarren luzapenera iritsi bagara, akordioa lortzeko esperantza izaten segituko dugu. Baina batek daki", adierazi du Ramon Romerok, enpresa batzordeko ordezkariak.
Mahai-gainean, 55 urtetik gorako langileendako kalte-ordainen zenbatekoa handitzea jarri du enpresa batzordeak, ordaindu beharreko egun kopurua handituta, alegia. Eta Bergarako instalazioak langileen esku lagatzeko eskaera, industria jarduerak aurrera segi dezan bertan.
Bihar, abenduaren 30, bi hilabete beteko dira Candy lantegiko 150 langile ezjakintasun egoera honetan daudela.