Batzarrak luze jo du eta amaieran, langile batzordeko kideek Candy kanpoan zeuden gainerako langileei azaldu die erabakia: negoziazio epea abenduaren 23ra arte luzatu dute.
Diputazioaren berrindustrializazio planaren zain
Langileak Diputazioarekin harremanetan daude, Diputazioa egiten dabilen berrindustrializazio planak eurengan izango duen eragina jakiteko. Horren harira, astelehenean batzarra izango dute Diputazioko ordezkariekin.
Bestalde, Candyren zerbitzu teknikoko sei langileak eta Bartzelonara zihoazen langileak espedientetik kanpo geratuko dira, eta Candy moduan jarraituko dute lanean.
Egoeraren "erantzule bakarra Candy da"
Langileek uste dute "lantegia bideragarria" dela eta "egoeraren erantzule bakarra Candy" dela.