Gainera, horri esker, hainbat proiektu sortu ditu; adibidez, leku turistikoak promozionatzen dituen Oh my trip. Munduan ibilitakoa ere bada, unibertsitatearen eskutik hainbat lekutara joateko aukera izan du-eta; Finlandiara eta Txinara, besteak beste.
GlowCoop enpresa sortu duzu taldekideekin; zertan datza?
Askotariko proiektuak garatzen dituen enpresa da; esate baterako, Oh my trip eta Glow desing. Lehenengoan, leku turistikoak promozionatzen ditugu blogarien bidez, helburua izanda turismoa promozionatzea sare sozialen potentziala erabilita. Eta bigarren proiektuan, berriz, Glow desing-en, negozio batean bezeroen jarrera eta joera analizatzen dugu, zerbitzu harremana hobetzeko helburuarekin. Horrenbestez, hori da GlowCoop, kooperatiba bat, askotariko proiektuak dituena eta sei printzipio dituen Desing Thinking metodologian oinarritutakoa: bezeroarekin harreman zuzena edukitzea, irudimena, esperimentazioa, elkarlanean aritzea, ikuspuntu sistematikoa eta ikasketa iteratiboa. Azken baten, asmoa da pertsona bakoitzaren pasio eta interesak negozio eredu bihurtzea.
Zein da enpresa horren helburua?
Helburua enpresa munduan ikastea da, proiektuak egitea, bakoitza zertan den trebea ikustea... azken finean, horrekin esperimentatzea enpresa munduan murgiltzeko. Glow esperimentatzeko medio bat da, askotariko iniziatiba eta proiektuak dituena. Edozein enpresa bezala, gure zergak ordaintzen ditugu, bezeroak aurkitzen ditugu... Horrela, denon artean ikasita.
Urtero hainbat bidaia egiten duzue atzerrira: Finlandiara, Thailandiara... Zein da bidaia horien helburua?
Bada, bidaien helburua da beste ekosistema batzuetan ikastea zelan funtzionatzen duen enpresa munduak. Eta gure ikaste prozesu horretan, errealitate desberdinak ikastea. Adibidez, Finlandian eta Ameriketako Estatu Batuetan nahiko antzekoa izan ahal da, baina Indian eta Txinan beste errealitate erradikal bat da.
Bidaia horietatik esperientzia polita aterako zenuen. Zerk eman dizu atentzioa?
Nahiz eta bizitza estruktura desberdina eduki, edota beste erlijio batekoa izan, gauza askotan pertsonak berdinak garela. Pentsatzen dugu Indiara joan behar dugula haiei laguntzera... baina haiek laguntzen digute guri, pertsona bezala buru eta begiak zabaltzen.
LEINN graduan finlandiar metodologia erabiltzen duzue. Zein da zure iritzia horri buruz?
Metodologia hau Finlandian sortu zen 1993an. Eginez ikasi metodologian datza (learning by doing), norberari ematea libertatea esperimentatzeko. Nire ustez, sistema hori aplika daiteke gaur egungo hezkuntzan. Izan ere, metodologia honekin norberak sortzen du bere bidea, hezkuntza estruktura libreagoa edukita; adibidez, nik ez dut azterketarik. Noski, pertsonaren arabera desberdina da. Batzuek sistema itxi eta finkatu bat behar dute; hau da, sistema tradizionala. Baina badago jendea, ni bezala, asko esplotatzen duena ikaste metodologia hau.
Nola definituko zenuke ikasten ari zaren gradua (LEINN)?
Esperimentazio konstantean gauden gradua dela esango nuke, nor bere burua ezagutzen. Eta baita taldekideak ezagutzen; izan ere, dena taldean egiten dugu, eta asko harritzen naiz jendeak zer egiten duen lanean, potentzial izugarria dago. Hala ere, tristea da oraindik gizartean ez dagoela hori ateratzeko aukerarik.
Gradua bukatu ondoren ze asmo dituzu?
Egia esanda, ez dakit oso ondo. GlowCoop-en ez dut uste denok jarraituko dugunik. Nik neuk atzerrira joateko gogoa dut.
----------
Pertsonala
Herrialde gustukoena: Bidaiatzeko; India; bizi izateko, Euskal Herria.
Zaletasun bat: Bidaiatzea.
Janari gustukoena: Pizza.
Abeslari gustukoena: Amy Winehouse.
Liburu bat: George Orwell-ek idatzitako bat, 1984.
Amets bat: Asko bidaiatzea.
Lan egingo zenukeen toki bat: Gustura egon ahal naizen edozein toki.