Bergara Garbiak "konpostaren negozioaren porrota" salatu du

Bergara Garbiaren ustez, Hondakin Mahaiak izandako batzar "faltsuetan" zehazten zen atez ateko hondakin bilketa sistema bosgarren edukiontzia baino garestiagoa dela, baina hondakinak tratatu eta gero, merkeagoa izango zela.

Herri plataformak baieztapen hori "miraritzat" jo du, "bilketa sistema bat izan edo bestea, Aldundiak hondakinak berdin tratatzen baititu. Hortaz, atez ateko sistema garestiagoa da".

Konpostaren negozioa

Iñaki Errazkinek urtarrilean emandako datuen arabera, Lapatxen tratatzen den hondakin tona bakoitzak 90,78 euroko kostua dauka eta Funesera eroaten denak, aldiz, 52 euro. Bergara Garbiaren ustez, zifra horiek Aldundiaren diru sarrera "zero eurotik gertu egongo dira". Datu horiekin herri plataformak ezinezkotzat jo du EH Bilduk "saldutako negozioa".

Prentsa ohar berean ageri denez, "konposta negozio izatetik arazo izatera pasa da", eta bosgarren edukiontziaren aldekoek Gipuzkoan batzen diren konpost tonak nola kudeatuko diren ere galdetzen dute. Bukateko, euren ustez, "beti bezala" Aldundiko arduradunak "bizkor eta era inprobisatuan lanean dabiltza".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.