Eguaztenean dohaineko tuperrak jasotzeko bigarren aukera

Imanol Gallego 2014ko urr. 14a, 13:13
Zapatuan ere banatu zituzten tuperrak.

Zapatuan tuperra jaso ez zutenek, eguaztenean izango dute dohaineko tupperra jasotzeko bigarren aukera. Zapatuan bezala, eguaztenean ere, tuperrak Udaletxeko arkupeetan jaso ahal izango dira 17:00etatik 20:00etara.

Etxe bakoitzeko tuper bat emango da. Tuperra etxera eroan nahi dutenek udaletxeko arkupeetan joan beharko dira. Han egongo diren udal langileek pertsona hori erroldan dagoela egiaztatu ostean, tuperra emango diote.

Ontziratu Zaitez! kanpainaren barruan dagoen ekintza bat da hau, eta bere helburua etxeetako hondakinak murriztea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak