Ontziratu Zaitez! eta EkoBira azoka San Martin plazan

Imanol Gallego 2014ko urr. 11a, 16:58

Goizetik Bergara San Martin plazan produktu jasangarriez bete da. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta mugikortasun elektrikoaren sektoreak hartu dute parte. Horrez gain, herritarrek Ontziratu zaitez! kanpainaren barruan, tuper bana jasotzeko aukera izan dute. [BIDEOA]

Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen Ekobira azoka egin dute gaur Bergarako San Martin plazan. Produktu ekologikoen ekoizleak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartu dute.

"Herrian aurkitu ezin dituzun produktuak daude", dio erosle batek. Postu ezberdinek eskaini dituzten produktu eta zerbitzu ekologikoek, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten. "Informazioa batzeko aukera ezin hobea da", esan du beste herritar batek. Informazioa batu edo produktuak erosteko asmoarekin jende asko batu da Ekobira azoka jasangarri honetan. 

Tuper bana

Ingurumena zaintzeko bidean, herriko familia bakoitzak tuper bana jasotzeko aukera izan du. Banaketa sistema eraginkorra zen arren, hainbat unetan ilara luzea sortu da, hala ere jendeak lerroa itxaron eta bere tuperra etxera eroan du, "erosoagoa, garbiagoa da", aipatu du herritar batek.

Eguerdiko etenaldiaren ostean, azoka 19:30ak arte egongo da plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak