Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen Ekobira azoka egin dute gaur Bergarako San Martin plazan. Produktu ekologikoen ekoizleak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartu dute.
"Herrian aurkitu ezin dituzun produktuak daude", dio erosle batek. Postu ezberdinek eskaini dituzten produktu eta zerbitzu ekologikoek, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa duten. "Informazioa batzeko aukera ezin hobea da", esan du beste herritar batek. Informazioa batu edo produktuak erosteko asmoarekin jende asko batu da Ekobira azoka jasangarri honetan.
Tuper bana
Ingurumena zaintzeko bidean, herriko familia bakoitzak tuper bana jasotzeko aukera izan du. Banaketa sistema eraginkorra zen arren, hainbat unetan ilara luzea sortu da, hala ere jendeak lerroa itxaron eta bere tuperra etxera eroan du, "erosoagoa, garbiagoa da", aipatu du herritar batek.
Eguerdiko etenaldiaren ostean, azoka 19:30ak arte egongo da plazan.