Bergarako Ezker Abertzaleak salatu du "EAJren aurka egiten diren protesta guztiak" eurei leporatzea

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko ira. 26a, 15:10

Bergarako EAjk atzo kaleratutako oharrari erantzun egin dio Ezker Abertzaleak. Azaldu dutenez, "Bergarako Ezker Abertzaleak ez du zerikusirik sanmartinetan zabaldu den Diario Fatxo aldizkariaren alearekin". Eta gehitzen dute: ""Diario Fatxo-ren alea kritika politiko gisa edo irain bezala ulertu daiteke, baina, EAJ eta Aintzane Oiarbide irainduak sentitu badira, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu pribatuan egin dugun bezala baita publikoki ere.

Bergarako Ezker Abertzaleak dioenez, "azken hilabeteetan, pentsaera ezberdineko hainbat pertsona eta mugimendu irainduak izan dira Bergaran" eta "oraingo honetan Aintzane Oiarbide eta EAJ izan dira kritika edo irainen jo puntuan". Bada, horren aurrean adierazi nahi izan dute " Bergarako Ezker Abertzaleak ez" duela zerikusirik sanmartinetan zabaldu den Diario Fatxo aldizkariaren alearekin. Eta honakoa gehitu dute: "Diario Fatxo-ren alea kritika politiko gisa edo irain bezala ulertu daiteke, baina, EAJ eta Aintzane Oiarbide irainduak sentitu badira, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu pribatuan egin dugun bezala baita publikoki ere. Horrekin batera, argitu nahi izan dute "Ezker Abertzaleak iritzi eta kritika politiko guztiak sinatuta" egiten dituela, "aurpegia emanez" eta Diario Fatxo zer den jakiteko eta eurekin "zer ikusirik ez" dutela ikusteko webgunera jo besterik ez dagoela.

Gauzak horrela, salatu egin dute "Bergaran EAJren aurka egiten diren protesta guztiak Ezker Abertzaleari leporatzea eta inolako frogarik gabe egurra emateko erabiltzea". Eta gehitu dute: "Jarrera horiek ere ez dira onargarriak, helburu politiko eta elektoral hutsa dutela uste dugu".

Ezker Abertzaleko ordezkariek azaltzen dutenez, "Aintzane Oiarbidek eta EAJk oso ongi dakite nortzuk garen Bergarako Ezker Abertzalearen arduradunak eta ez dira ezertarako guregana etorri gai honetaz hitz egitera; kontrara gu jarri gara beraiekin harremanetan. Etorri izan balira lehen eskutik jakin izango zuten guk ez daukagula zer ikusirik gai honekin eta zein den gure iritzia".

Ezker Abertzaleko ordezkariek uste dute  euren eguneroko lanak "garbi" adierazten duela, "arazoak konpontzeko elkarrizketa dela bidea" eta ez dutela "herria gehiago tentsionatu nahi kontrara, ditugun ikuspuntu politiko, ekonomiko eta sozialei irtenbidea herri bezala, guztiok batera bilatu nahi diegula eta ados jartzen ez bagara ez dela ezer gertatzen, hori ere normala delako bizitzan bezala politikan ere".

Eta gehitzen dute: "Euskal Herrian eta Bergaran bizi izan ditugun eta bizi ditugun gatazka politiko eta sozialek zubi asko apurtu dituzte. Gatazkak konpontzeko ikuspuntu, sentsibilitate, ideia, ideologia eta jatorri guztien artean zubiak eraikitzeko lanean gogor jarraitzea da Ezker Abertzalearen konpromisoa.

Hori horrela, "krisi ekonomikoak eta bizi dugun gatazka politikoa konpontzeko bergararron arteko elkartasuna eta elkarlana behar beharrezkoak" direla uste dute. Eta amatizen dute: "Bergarar guztiontzat herri hobe baten alde ari gara lanean, egin dezagun bergararrok elkarrekin bidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak