Goizeko 11:30ean hasiko da erromeria Irukurutzetan. Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik berreskurapen ikerketa eta ekintzaren berri emango da eta inguruan egin den Dolmenen Ibilbidea delako ekimena ere aurkeztuko da. Dantza eta musika saioak egongo dira eta salda eta txorizoa ere banatuko da hango elkartean. Umeek tailerretan ere parte hartzeko modua izango dute eta historiaurreko bizitzari buruzko azalpenak jasoko dituzte.