Deba ibaia garbitzeko auzolana antolatu du aurten ere Erreka Garbitzeko Batzordeak. Urriaren 18rako egin dute deialdia eta herritarron parte-hartzearen garrantzia azpimarratu dute.
Batzordetik azaldu dutenez, "aseguru kontuak direla eta ezinbestekoa da izena ematea". Horretarako lau bide daude: udaltzaingoan, kultura etxean zein Agorrosin Ekintza Gunean dauden inprimakiak beteta. Horrekin batera, errekagarbitzeko@gmail.com helbidera ere idatz daiteke mezua. Izena emateko azken eguna urriaren 6a izango da.
Iaz 350 lagun
Iaz ere urrian egin zen Deba ibaia garbitzeko auzolana. Osintxun hasi eta Elorregira ate 350 lagun aritu ziren17 lantaldetan banatuta.
Lan handia egin zuten eta Erreka Garbitzeko Batzordeak oso balorazio positiboa egin zuen. Hala ere, "leku batzuetan motz" geratu zirela aurreratu dute. Hori horrela, aurten herritar gehiago batzea nahiko lukete: "Iaz asko elkartu ginen baina, hala ere, leku batzuetan motz geratu ginen... Gero eta gehiago elkartu lan gutxiago izango da, giro aberatsagoa eta hobeto ibiliko gara", esan dute.