Bluesa, jazza eta rock and rolla Berumugari amaiera emateko

Eneko Azkarate 2014ko abu. 20a, 10:25

Los Gatos Bizcos madrildarrak gaur Bergarako Irizar parkean, 20:00etan.

Gaur emango zaio amaiera aurtengo Berumuga zikloari. Uztail eta abuztuan, kalitate handiko sei musika emanaldirekin gozatzeko aukera izan da uda honetan Bergaran, paregabeko eszenatokietan, eta gaur ere hala izango da. Los Gatos Bizcos madrildarrek joko dute Irizar parkean, 20:00etatik aurrera.

Talde hau osatzen duten lau musikariek duela sei urte erabaki zuten Los Gatos Bizcos eratzea, swingaren eta rythm & bluesaren bidetik. Laukoteak eskainitako kontzertuetan ondo erakutsi du bere balioa eta aurten kaleratuko dute bigarren grabazioa.

Musika beltza

Taldekideek, Buddy Miles, Bob Stroger, Bob Sands eta Peaches Staten moduko artisten musikari bezala aritu dira. Europan, Eddie C. Campbell, Westside Chicagoko bluesmanak egin zuen birako talde laguntzailea izanik, zuzenean aspertzeko betarik uzten ez duen banda da, bertan erakusten baitute euren balioa.

2008an Madrilen sortua

Los Gatos Bizcos 2008an elkartu ziren, lehen aldiz, Madrilen. Beraien musikan eragin asko nabari dira, baina musika beltz afro-amerikarra da beraien errepertorio osoan ageri dena.

Los Gatos Bizcos ondorengoek osatzen dute: Quique Gomez, ahotsa eta armonika; Pablo Sanpa, gitarra eta koroak; Hector Rojo, kontrabaxua eta koroak, eta Pete, bateria eta koroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak