Berumugaren egitaraua eta taldeak

Eneko Azkarate 2014ko uzt. 2a, 11:05

Aurtengo Berumuga zikloko artisten bilduma.

Uztail eta abuztuan barrena, sei kaleko musika ikuskizunekin gozatzeko aukera izango da Bergaran. Hona hemen, egitarau zehatza eta musikarien gaineko informazio osoa.

EGITARAUA

Espoloian, 22:00etan

  • Uztailak 4, egubakoitza: JIMMY BARNATAN & THE COCONERS. R&B, Rokanrolla.
  • Uztailak 11, egubaoitza: VESPA GROOVE. Soul, Funky.
  • Uztailak 18, egubakoitza: TRAVELLIN´BROTHERS. Swing, Blues.
  • Uztailak 25, egubakoitza: LLUIS COLOMA TRIO & PAUL SAN MARTIN. Boogie-Boogie.

Usondo parkean, 20:00etan

  • Abuztuak 6, eguaztena: MORAU ETA BEÑARDO. Arrainentzako himnoak kantuan.

Irizar parkean, 20:00etan

  • Abuztuak 20, eguaztena: LOS GATOS BIZCOS. Swing, Blues, Jazz, Rockanrolla.

 

ARTISTAK

JIMMY BARNATAN & THE COCONOUTS

Estatuan eta AEBetan aritutako musikaria, entertainment

Jimmy Barnatánek izaki bitxia ematen du baina erabat berezkoa du izaera hori, egiatan. Espainia eta New York artean hezia, txikitandik elikatu zen estatubatuar musika eta kulturaren sustraiekin. Bigarren freaks horien joerako antzezle gisa ezagunagoa, agertokian ikusten duen oro txundituta eta harria bete hortz geratzen da haren karisma ikusi eta bere bluesman-ahotsa entzunda.

32 urte dituen honetan itzuli da, taberna zuloetan edota Hondarribiko Blues Jaialdian milaka ikus-entzuleren aurrean abesten eta agertokia Eric Burdon eta Shemekia Copeland bezalako izar handiekin partekaturik, han eta hemen eskainitako bira batzuen ostean.

Orain ROOM 13 goiburuko diskoa, estudioko hirugarren diskoa, dakar besapean, eta zinema eta musika uztartzen dituela esan behar dugu. "Jatorrizko 5 gaik eta Alex Angulo, Adriana Ugarte, El Gran Wyoming eta neronek interpretaturiko irrati-nobelaren sei sekuentziak osatutako diskoa da", dio Barnatanek. Bluesaren istorio bat kontatzeko egiten dute bat abestiek eta audioek.  

Ez da samurra izan Barnatánen musika ibilbidea. "Zineman eta telebistan egindako bideak ateak ireki ez baizik eta itxi egin dizkit. Etiketak jarri zaleak gara oso: abeslaria dena ezin antzezle izan daiteke" deitoratzen du. "Esadazu AEBetan zeinek ez duen nahi duena egiten. Ezer adierazteko premia baduzu eta behar hori hainbat modutan bideratu badezakezu, hainbat eta hobe".

Jim Morrisonenganako debozioak ireki zizkion bluesaren ateak. "The Doors taldearen album guztien lehenengo edizioekin, milioika liburuekin eta botila tekila hustu batekin betetako aldarea dut etxean. Morrisoni esker musika psikodeliko zoragarria ez ezik bluesa ere ezagutu nuen. Bluesan sarrera izateko modu aski bihurria zen, baina inoizko blues talde onenetakoa dela iruditzen zait niri. Une oro presente dudan erreferentziazko abeslaria eta ikonoa dut". 

Denboran bat egiten dute disko honen kaleratzeak eta Águila Roja telebista-seriean aurkeztu duten egile honen gai batek. Bluesman bikaina izaki, arima deabruari saltzea baino ez zaio geratzen. "Diskoko pertsonaiari gertatzen zaiona gertatzen zait baita niri ere: Saiatu naiz, baina deabruak berak nahi ez duen arima dudala uste dut".

----------------------------

 

VESPA GROOVE

Jazzeko eskarmentuzko musikariak Soul eta Funky doinuak lantzen

2009. urtean Kantabrian sortutako proiektua da Vespa Groove. Jazz fusion egiteko boskoteak osatu zuen hasierako banda, Chisco Villanueva saxoan, Rafael Santana teklatuetan, Javier Garcia Escudero gitarran, Toño Gutierrez baxu elektrikoan eta Rodri Irizabal baterian.

Bandaren lehenengo urtean, Kantabria osoan barrena euren gaiak eta jazz fusion moldeko cover-ak eskaini eta gero, hasierako planteamendua eta bandaren formatua erabat aldatzeko erabakia hartu zuen taldeak, eta bere soinua soul eta funk moldeetara lerratzen hasi zen.

Lehenik Macarena Soto Maki abeslaria bildurik eta gero une honetan Benjamin Blanesek (tronpeta), Edu Dizek (tronboia) eta Chisco Villanuevak (saxoa) osatzen duten metalen sekzioarekin, betiere euren gaiekin eta atzoko eta gaurko soul eta funk estiloetako gai handien cover-ekin osatutako errepertorioa lagun, Vespa Groove osatzen duten 8 lagunen soinu sendoak energiaz beteriko ikuskizun bihurtzen dute kontzertu bakoitza, izan ere, nekez eutsi dakieke oinei geldirik talde honen emanaldietan.

-----------------------------

 

TRAVELLIN' BROTHERS

Euskal Herrian musika beltza lantzen duen talderik garrantzitsuena

Travellin' Brothers, izenak berak dioen bezala, talde familiarra da eta, esan gabe doa, bidaiaria, aldakorra gutxi bezala, eta horrek guztiak aukera eman dio estatuko jaialdi, klub eta areto handi guztietan jotzeko eta Europako herrialde askotan (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Portugal...) birak eta itzuliak egiteko.

Inoiz alderik alde igaro du ozeanoa AEBetan jotzeko. Musikaren alorreko eskarmentu handiko taldea da, eta taldekideek batez beste 35 urte baino ez duten arren, 600 emanalditik gora eskaini ditu eta seigarren diskoa aurkeztuko du 2014ko otsailean. Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikarien aurrean gaude, kalitate eta baikortasunez beteriko taldearen aitzinean. Bizitzaren eta musikaren ospakizunak dira talde honen emanaldiak!

----------------------------

 

LLUIS COLOMA TRIO & PAUL SAN MARTIN

Gaur egun Estatuan aritzen diren blues piano jotzaile garrantzitsuenak

Kataluniarra eta euskalduna New Orleans estilora.

Gaindi ezinezko zuzeneko emanaldietan Lluis Coloma katalanak hasieratik amaierara arte sortzen du bere kontzertuetan halako giro magikoa, emanaldi bakoitza esperientzia bakar eta ahantzi ezin bihurtuz. Ezker esku ezin trebeagoarekin eta inprobisatzeko talentu handiarekin, Colomak oinarri erritmiko sendoa lortzen du, hots sendo eta garbia.

Komunikatzaile aparta izaki, lehenengo konpasetatik guztiz emana ageri diren ikus-entzuleei kutsatzen die jai giroko musika honen aurreko grina. Artistaren teknika eta birtuositate handiak mundu mailako Blues eta Boogie Woogie alorretako jotzaile handienetako bat bihurtzen du pianista hau.

Lluis Coloma Trio hirukoteak oso musika pertsonala egiten du, eta tradizioa eta originaltasuna batuz, modu natural eta berritzailean elkartzen ditu New Orleranseko musika moldeak, Rhythm & Blues, Boogie Woogie, Rock, Blues... Ikuskizun bizia eta energiaz betea eskaintzen du, hirukotearen indar apartak berehala biltzen baitu bere baitara musikarien erritmo ezin biziagoaren besoetara eta Colomaren interpretazioaren grina eta sentimendu bizira biltzen diren ikus-entzuleak, erabateko ekintza balitz bezala bizi baititu emanaldi guztiak Coloma artistak.

Zuzeneko musika, freskoa, txalo zaparradak eragiten dituena eta ikus-entzuleak bidaia zoragarrietara eramateko gauza den giroa sortzen duena. Gogo berotasunaren jai eta festa dira Lluís Colomaren kontzertuak.

Gonbidatu berezi gisa haren lagun Paul San Martin donostiarra izango da oholtzan. Berriki argitaratu duen bigarren diskoan jazz, boogie, gospel, blues eta musika beltzaren beste generoetara egokituta ageri du bere ahots guztiz berezia.

Bi piano akustiko agertokian dantzan, oinarri erritmiko ezin hobeak lagundurik. 

----------------------------

 

MORAU ETA BEÑARDO 

Euskal Herriko bi kantari berezi elkarrekin duten egitasmo berria erakusten: 'Arrainentzako himnoak'

90eko hamarkadaren hasieran abiatu zuen bakarkako bidea Andoni Tolosa musikariak Morau alter-egoa sortuz. Geroztik, taldearen laguntzaz, bakarka edo Beñardo Goietxererekin batera  taularatu izan da, bide horretan, estudioko bost disko grabatuz eta ehundaka  emanaldi eskainiz.  Azken grabaketak

Arrainentzako himnoak izena darama, eta lan prozesu bitxi eta interesgarri baten emaitza izan da, urtebete inguruko epean burutua.

Emanaldi honetan Beñardorekin batera ariko da, biko formatuan taularatuz.

----------------------------

 

LOS GATOS BIZCOS

Talde hau osatzen duten lau musikariek duela sei urte erabaki zuten Los Gatos Bizcos eratzea swinga eta Rythm & Bluesaren bidetik. Laukoteak eskainitako kontzertuetan ondo erakutsi du bere balioa eta aurten kaleratuko dute bigarren grabazioa.

Taldekideek Buddy Miles, Bob Stroger, Bob Sands eta Peaches Staten moduko artisten musikari bezela aritu dira. Europan Eddie C. Campbell, Westside Chicagoko bluesmanak egin zuen birako talde laguntzailea izanik, zuzenean aspertzeko betarik uzten ez duen banda da, bertan erakusten baitute euren balioa.

Los Gatos Bizcos 2008an elkartu ziren, lehen aldiz, Madrilen. Beraien musikan eragin asko nabari dira, baina musika beltz afroamerikarra da beraien errepertorio osoan ageri dena.

Los Gatos Bizcos ondorengoek osatzen dute: Quique Gomez: ahotsa eta armonika. Pablo Sanpa: gitarra eta koroak. Hector Rojo: kontrabaxua eta koroak. Pete: bateria eta koroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak