Maiatzaren 25ean, domekan, zen egitekoa Kirola Kalean Eguna, eta eguraldi txarra aurreikusten denez, bertan behera uztea erabaki du Bergarako Udalak. Antolatzaileek hasieratik adierazi zuten bezala, eguraldiak lagundu ezean, jardunaldia ez zen egingo. Egitasmoaren hurrengo deialdia irailaren 21ean izango da.