Lehiaketan parte hartzeko: Twitter eta Instagram sareetan #BergaraBizi traola erabilita, maiatzaren 10a eta 12a (eguerdiko 13:00ak arte) bitartean igotako argazki guztiak sartuko dira lehiaketan.
Bergara bizi bloga
Behin argazkiak sare sozialetara bidalita, argazki onena aukeratzeko modua honako hau izango da: argazkiak
Bergara Bizi-ren blogera
(http://blogak.goiena.net/bergarabizi/) jasoko dira eta bertan herritarrek bozkatzeko aukera izango dute maiatzaren 12tik 16ra arte. Hortaz, bozkatzaileen artean zozketa bidez aukeratuko da argazki irabazlea.